sábado, 19 de octubre de 2013

BLOGGER BIHURTZEN!

Kaixo. Erika de las Heras naiz eta Lehen Hezkuntza ikasten dut. Teknologia berriekin egunero kontaktuan egon arren, IKT-ei buruz gauza gutxi dakizkit. Blog hau sortzeak aukera paregabea da IKT irakasgaian egiten ditugun jarduerei buruz haurnartzeko eta hauetaz gehiago ikasteko. Irakasgaiari buruz hitz egiteaz gain, blog honetan nire gustukoak diren bideoak, argazkiak eta elazeak sartuko ditut. Blog hau sortu eta berehala oso galduta sentitu naiz, blogak pilo bat aukera eskaintzen ditu eta asko ez nekien zertarako balio zuten. Hala ere, trasteatzen ibili naiz eta askoren erabilera asmatu egin dut. Eta uste dut aurrerantzean bloga erabiltzen jarraituz gero, denbora gutxi barru menderatuta izango dudala.