HAUSNARKETAK

IKT ZERTARAKO?

VFGFHRTHTRHTRJ

 
Nik nire lehenengo hausnarketa honetan IKT irakasgaiarekin zer ikasi dudan eta zer aportatu dit maila pertsonalean esan nahi dut.
Egia esan ez dut asko pentsatu zer ekarpen egin dizkit, izan ere beste irakasgai bat baino ez zen eta horretaz gain, izan ditudan lan guztiekin ez dut denborarik izan honetan pentsatzeko.

Hala ere, orain ekingo diot horri buruz pentsatzeari...

Kurtsoa hasi zenean ni teknologia berriekin trebea nintzela uste nuen, eta nahiz eta orain hori ez den aldatu konturatu naiz badaudela programa eta egiteko gauza pilo nik ez nituenak ezta ezagutzen ere. Horregatik, irakasgai hau horiek ikasteko balio izan dit. Orain arte irakasgai erraza izan da, beraz gauza berri hauek ikastea ez dit inolako arazorik suposatu eta irakasleak nahiko modu dinamikoan eman ditu klaseak eta guri trasteatzen utzi digunez askoz hobeto ikasi ditut gauzaz, teoria izateaz gain praktikan jartzeko aukera izan baitut.

Gauza guzti hauek ikastea niretzat oso onuragarriak direla uste dut, nik hezkuntzan IKTak sartu behar direlaren alde nagoelako eta gainera irakaslea naizenean nire irakasgaiak liburu eta fitxekin lantzeaz gain, ikasleei ordenagailuen bidez praktikara eramateko aukera eskaini nahi diet, eta horretarako ezagutzen nuenaz gain ikasturte honetan ikasitako hainbat programa erabiliko ditut.

Beraz, orokorrean kurtso honetan izan dudan ikasgairik hoberenetarikoa IKT dela esan dezaket, gustukoa izateaz gain, modu entretenigarri batean gauza berri pilo bat erakutsi dizkidalako bai orain ikasten ari naizela zein etorkizunean nire lanerako oso baliagarriak izango zaizkidanak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario