lunes, 18 de noviembre de 2013

GAUZA BERRIAK IKASTEN!!!

Puff ostiraleko praktikan programa berri asko ezagutu nituen: Delicious, Glogster, Scoop.it...
Denak ezezagunak!!!

Oso pozik sentitu nintzen klase amaierarako Deliciousa eta Glogsterra erabat menperatuta nituela ikustean. Gero eta gauza gehiago erabiltzen dakit! :)

Gure Sites-ean bi programa horiei sarrera bana eskeini egin diegu eta bertan sartuz gero guk haiekin egindako lanak ikusiko dituzue (merezi du).
Glogsterraren erabilera erraza izan arren, denbora gehien eraman gintuen programa izan zen aukera asko eskaintzen dituelako erabiltzeko eta ipintzen genituen elementu guztiak mugitzen zitzaizgulako. Desastre hutsa izango zelakoan nengoen ya, baina azkenean polit-polita geratu egin zitzaigun! BEGIRA!!!!!




Horrelakoa izan zen gure asteko azken klasea! Gogotsu nago datorren praktikan gauza gehiago ikasteko.

Aguuuuuuurr!! (:



SITES BERRIA DUGU!!

Azkenean!!!!!!!! 3 aste ondoren IKT izan dugu berriz! Gaurko praktikan GOOGLE SITES bat sortu dugu taldean, eta bertan gure intereseko gauza pilo bat jartzeko asmoa dugu. Momentuz, umeek sare sozialekin dute harremanetaz hitz egingo dugu eguneroko gai bat delako eta garrantzitsua dela uste dugulako. Gainera, umeak gero eta arinago hasten dira sare sozialekin jolasean eta horren zergaitia zein den arduratzen gaitu.




Gure sitesaren izena KUXKUXEROAK da bertan kontu kontari gabiltzalako kuxkuxero baten moduan.
Hau sortu ondoren diseinuaren kudeaketan ibili gara ordu osoan, izan ere, nahiz eta sites bat gauza berria ez izan guretzat ahaztuta geneukan nola erabiltzen zen eta arazotxoren bat izan dugu hasiera batean.
Azkenean, sites-a polit-polita gelditu zaigu eta gure lehenengo sarrera idatzi egin dugu izan ditzakeen irakurleei ongietorria emanez!

Hauxe da gure sitesaren helbidea: https://sites.google.com/site/iktkuxkuxeroak/

Gure osteguneko klasea horretara mugatu egin zen, beraz, beste batera arte!!! :)