viernes, 13 de diciembre de 2013

AURKEZPENAK!

Hau azken aurreko astea izan arren, datorren astean lanik egin behar ez ditugunez hau azken astea bezala hartuko dut neurri batean.

Bi praktika hauetan (atzokoa, abenduak 12 eta gaurkoa, abenduak 13) IKT-ko praktika saioetan aurkezpenak izan ditugu. Gure taldeak SARE SOZIALAK HEZKUNTZAN gaiari buruz egin dugu. Power Point baten bidez egin genuen eta nahiko labur azaldu genuen aurkitutatu teoria; gehiago irakurri nahi baduzue horretaz gure Sites-ean daukazue informazio guztia eta hainbat artikulo interesgarri.

Beste talde batzuk haien aurkezpenarekin batera dinamikaren bat proposatu digute. Niri asko gustatu zitzaidan Eiderrek, Leirek, Begoñak eta Garazik egindakoa. Honetan gure sormena ebaluatzeko borobil eta lerro batetik abiatuta 10 segundutan marrazki bat egitea eskatu ziguten; eta ondoren forma berdinetatik abiatuta 10 minututan beste marrazki bat egitea. Gero denok atera ginen gure marrazkiak konparatzera eta nabaria zen 10 segundutan egindakoak askotan errepikatu egiten zirela gure garunak ez zuelako pentsatzeko denbora nahikorik eta etortzen zitzaigun lehenengo gauza marrazten genuen.
Bestean ordea, askoz gehiago garatutako marrazkiak agertzen ziren.
Beraz, esan dezakegu denbora mugatzeak sormenaren garapena mugatu egiten duela ere.

Beste aurkezpenetatik ez daukat ezer deigarririk aipatzeko, denak gustau zaizkit dinamikoak izan direlako bideoekin edo elkarrizketekin baina ez ezer apartekorik egon.

Eta horrela bukatu dira bi klase hauek. Espero dut datorren astean irakasgaia bukatzeko dinamika berriren bat egitea eta besterik gabe AGUR!

No hay comentarios:

Publicar un comentario