miércoles, 4 de diciembre de 2013

LANA IA-IA BUKATUTA!!!

Azkenean gure lana prest dago aurkeztua izateko!!! Azkenengo retokeak baino ez dira falta ia.
Nire taldekideei esker izan da hau; izan ere ni ostegunean (azaroak 28) ez nintzen klasera joan, aurreko egunean Elorriora joan behar izan nintzelako Modulu laneko bideoa grabatzera eta bertan egiten zuen hotsa zela eta gaixotu nintzelako.

Hala ere, pozik nago bideoa oso polita geratu zaigulako, beraz pena merezi izan du egindako guztia!

Ostiralean klasera heldutakoan lanaren erdia eginda zegoela ikusi nuen eta horrek motibatu ninduen beraz, falta zen informazioa bilatzera eta erredaktatzera ekin nion eta klase amaierarako guztia bukatuta zegoen. Falta den bakarra argazki gehiago ipintzea eta Sitesa pizka bat apaintzea (koloreak, letra bereziak...) da; baina hori momentutxo baten egingo dugu datorren asteko egunen batean.

Oso pozik nago atera zaigun lanarekin eta gogo handia dut klasean aurkezteko eta ia gainetik kentzeko, beste hainbat lan eta gauza ikasi behar ditudalako eta pizka bat itota sentitzen naiz..
Espero dut geratzen diren aste hauek azkar pasatzea eta gabonetako oporrak luze-luzeak izatea, beneta merezi baititut!!

Lanaz aparte, beste egunean esan nizuen aurreko astean greba bat izan genuela. Hau LOMCE legeaz kexatzeko zen eta horregatik zuekin konpartitu nahi dut hemen Lomce-ari buruzko bideo bat, zer egiten duen lege honek ezagutzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario